Murua

Juanma Murua

Arrigorriagan kiroldegi berri baterako beharren programa egiteko parte-hartze prozesua

Abiapuntua Arrigorriagako Udalak parte-hartze prozesu bat diseinatzeko eta dinamizatzeko kontratatu gintuen, udal-kiroldegi berri baten beharren programa idazteko helburuarekin, proposamenak herritarren beharretara eta eskaeretara egokituz. Ikuspegi horrek herritarren, teknikarien eta arduradun politikoen esperientziak eta eskakizunak integratu nahi zituen, komunitatearen itxaropenei modu eraginkor eta ekitatiboan erantzungo zien kiroldegia diseinatzeko. Egindako lana Proiektua herritarrek parte hartzeko prozesu zorrotz …

Arrigorriagan kiroldegi berri baterako beharren programa egiteko parte-hartze prozesua Read More »

Lekeitioko kirol-klubei dirulaguntzak emateko irizpideak berrikustea

Abiapuntua Lekeitioko Udaleko Kirol Zerbitzuarekin eta tokiko kirol-kluben arteko lankidetzarekin hasi zen proiektua. Dirulaguntzak arautzen zituzten irizpideak berrikustea eta hobetzea proposatu zen, kirol-kluben benetako helburuekin eta beharrekin bat etor zitezen. Berrikuspenak kirol-, ekonomia- eta gizarte-irizpideak jaso zituen, klubek komunitateari egindako jarduerak eta ekarpenak modu ekitatiboan islatuko zituztela ziurtatuz. Prozesua Lana hiru saio parte-hartzailetan egituratu zen, …

Lekeitioko kirol-klubei dirulaguntzak emateko irizpideak berrikustea Read More »

AKTIBATEK – Teknologietan oinarritutako kirol-jardueren diseinua

Abiapuntua Duela urte batzuetatik hona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak interesa agertu du teknologiek gorputz- eta kirol-jardueran eragingo dituzten aldaketez, bai praktiketan, bai antolaketan eta kudeaketan. Lan-ildo horretan abiatu zen AKTIBATEK, gogoeta-prozesu bat eta teknologien erabileran oinarritutako gorputz- eta kirol-jarduerako zerbitzu baten diseinua. Prozesua Hasieratik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, proiektuaren sustatzaileak, eta Idazkaritza Teknikoko gure taldeak ideia …

AKTIBATEK – Teknologietan oinarritutako kirol-jardueren diseinua Read More »

Maiako Kirol Garapenerako Plan Estrategikoa

Abiapuntua Maia (Portugal) Portoko metropoli-eremuko hiri bat da.Kirol-ekipamenduen sare garrantzitsua eta adin guztietako pertsonentzako jarduera-eskaintza zabala ditu. Sare hori kudeatzeko eta jarduera guztiak dinamizatzeko udal-egitura zabala eta ondo antolatua behar da. Câmara Municipal da Maiak Kirolaren Plan Estrategiko bat egitea eskatu zigun, ikuspegi integral batetik, Hiriko Plan Estrategikoarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat etorriz. Analisia …

Maiako Kirol Garapenerako Plan Estrategikoa Read More »

Usurbilgo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa

Abiapuntua Bere Legegintzaldi Planaren barruan, Usurbilgo Udalak “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integrala” garatzeko konpromisoa hartu zuen, hainbat ikuspegi barne hartuko zituena eta “gizarte-ongizatearen” helburu orokorrago batera bideratua. Herritarrak ondo bizitzea. Osasuntsu eta zoriontsu. Eta duintasunez. ” Hasiera-hasieratik eskatu ziguten ikuspegi integral hori ematea lanari, eta, batez ere, tokiko errealitatean oso kokatua. Usurbil izaera oso …

Usurbilgo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa Read More »

Bizkaiko arrauna sustatzeko foroa

Abiapuntua Bizkaiko Foru Aldundiak estrategikotzat dauka arraunaren banku finkoko modalitate tradizionala. Hori dela eta, Kirol Zerbitzua kirol horren garapena bultzatzen saiatzen da, baita praktika sustatzen eta oinarrizko egiturak indartzen ere. Beraz, helburutzat harturik Bizkaian arraunaren hobekuntza sustatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak abian jarri nahi zuen Bizkaiko arraunaren beharrak aztertzeko foro bat, hau da, modalitateak …

Bizkaiko arrauna sustatzeko foroa Read More »

Ericeirako (Portugal) Munduko Surf Erreserbaren 10 urteen inpaktuaren azterketa

Abiapuntua 2011ko urriaren 14an, Save the Waves Coalition gobernuz kanpoko erakundeak Munduko Surf Erreserba izendatu zuen Ericeira. Munduko Surf Erreserben helburua da olatuak eta kostaldeko lurraldeak zaintzeko eredu bat garatzea, surfak pisu berezia duen komunitateetako ingurumen, kultura eta ekonomia arloetako ezaugarri nagusiak babestuko dituena. Munduko Surf Erreserbak tokiko komunitateek ezarri, administratu eta babesten dituzte, erakundeen …

Ericeirako (Portugal) Munduko Surf Erreserbaren 10 urteen inpaktuaren azterketa Read More »

Gipuzkoako kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen SPORTEK HUB

Abiapuntua 2019an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoa enpresak eta Eibar zein Donostiako udalek Gipuzkoko kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen HUB bat sustatzea erabaki zuten. HUB horren helburua izango zen berrikuntzaren kultura sustatzea, ekintzailetza babestea eta kirolaren esparruan enpresa berriak eta proiektu teknologikoak sortzea. Azterketa eta diseinua BIC Gipuzkoa-k  HUB horren helburuak, jardute lerroak eta funtzionamendua diseinatzen …

Gipuzkoako kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen SPORTEK HUB Read More »

ActivaLab – Baix Llobregateko Kirolaren Plan Estrategikoa

Abiapuntua ActivaLab proiektuaren abiapuntua galdera bat izan zen: «Nolakoa izan behar du XXI. mendeko kirol ereduak?». Hasieratik izan zuen helburu nagusitzat kirol eredu klasikoetatik haratago joatea eta sorreratik bertatik dinamika berritzaileak eta herritarrek parte hartzeko prozesuak txertatzea. Horretarako, Consell Esportiu del Baix Llobregat organismoan ez ezik, berrikuntza sozial eta digitalerako herritarren laborategi den Citilab talde …

ActivaLab – Baix Llobregateko Kirolaren Plan Estrategikoa Read More »

Almeriako ‘Municipios Activos’ gidaliburua

Abiapuntua Almeriako Diputazio Probintzialak beste urrats bat eman nahi zuen, eta ingurune naturalek kirolariei eskaintzen dizkieten aukera mugagabeei gehitu nahi zizkien 103 udalerrietako kale, parke eta instalazioek eskain ditzaketenak eta eskaini behar dituztenak. Helburu hori betetzeko asmoz, Municipios Activos izeneko gidaliburua prestatzeko eskatu ziguten. Gidaliburu horren “xedea da zure udalerriko urbanismoa erabat aldatzea, lurralde aktiboa …

Almeriako ‘Municipios Activos’ gidaliburua Read More »