Murua

Bizkaiko arrauna sustatzeko foroa

Abiapuntua

Bizkaiko Foru Aldundiak estrategikotzat dauka arraunaren banku finkoko modalitate tradizionala. Hori dela eta, Kirol Zerbitzua kirol horren garapena bultzatzen saiatzen da, baita praktika sustatzen eta oinarrizko egiturak indartzen ere.

Beraz, helburutzat harturik Bizkaian arraunaren hobekuntza sustatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak abian jarri nahi zuen Bizkaiko arraunaren beharrak aztertzeko foro bat, hau da, modalitateak berak eta berau osatzen zuten eragileek zein erakundeek zituzten beharrak aztertzeko foro bat. Bertan, premiak aztertzeaz gain, modalitatea hobetzeko estrategiak eta ekintzak planteatu behar ziren. Jarraibide garrantzitsu bat zen estrategia horiek eragina izan behar zutela, gutxi baina eraginkorrak, eta hurrengo bi urteetan inplementatu ahal izango zirela.

Analisia eta ondorioak

Lehen urrats gisa, eta ezagutza proposamenak egiteko oinarria izan zedin, analisi teknikoa eta Bizkaiko arraunaren egoeraren ebaluazio parte-hartzailea bateratuko zituen diagnostiko bat planteatu genuen.
Azterketa oso bideratuta zegoen foroaren topaketetan eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko oinarri gisa erabiltzera. Horrela, analisiaren atalak saioen edukiekin bat etorrarazi genituen:

  1. Arraunean erakartzea, iniziazioa eta prestakuntza
  2. Lehiaketa-eredua: modalitateak, egutegiak eta lehiaketa-motak
  3.  Kluben egiturak eta azpiegiturak
  4. Bizkaiko arraunaren iraunkortasun ekonomikoa
  5. Arraunak, teknologiak eta berrikuntzak gizartean duen eragina eta aintzatespena

Analisi kuantitatiboaz gain, parte hartzeko saioetan, atal bakoitza zabaldu egiten zen Foroan parte hartu zuten eragile guztien balorazio kualitatiboekin.

Estrategiak eta proiektuak

Lehen esan dugun bezala, estrategiek eragina izan behar zuten eta hurrengo bi urteetan ezarri behar ziren. Bost eragin-estrategia planteatu ziren, eta estrategia horiek abian jartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Arraun Federazioak, udalek eta arraun-klubek parte hartu behar zuten.

Emaitza

Foroaren emaitza eragin-estrategia bat da, abian jarri beharreko jarduerak garatzen dituen dokumentu oso sintetiko batean jasoa, bai eta jarduera horiek aurkezteko unean lehentasunezkoak direla ondorioztatzeko arrazoiak eta balorazioak ere.