Murua

AKTIBATEK – Teknologietan oinarritutako kirol-jardueren diseinua

Abiapuntua

Duela urte batzuetatik hona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak interesa agertu du teknologiek gorputz- eta kirol-jardueran eragingo dituzten aldaketez, bai praktiketan, bai antolaketan eta kudeaketan. Lan-ildo horretan abiatu zen AKTIBATEK, gogoeta-prozesu bat eta teknologien erabileran oinarritutako gorputz- eta kirol-jarduerako zerbitzu baten diseinua.

Prozesua

Hasieratik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, proiektuaren sustatzaileak, eta Idazkaritza Teknikoko gure taldeak ideia bat partekatzen genuen. Ziur geunden AKTIBATEK bezalako proiektu batek askotariko ezagutza eta esperientzietara jo behar zuela. Ideia horrekin, AKTIBATEK proiektuan parte hartuko zuten agenteen lehen identifikazioa egin genuen.

Asier Gallastegi (Korapilatzen) ikuspegi sistemikoko aholkulari, prestatzaile eta coach-a sartu genuen lantaldean. Proiektuari egin zion ekarpena funtsezkoa izan zen.

Erronka konplexu baten aurrean geundela uste genuen. Aldaketa teknologikoaren eta herritarren gustuen abiadurak eskatzen du horrelako zerbitzu batek sentsibilitatea eta dinamismo handia behar izatea. Beharrezkoa zen aldaketetara egokitzeko, baita aurreikusteko ere.

Proiektuak modu arinean jardun behar zuen, ohiko prozesuak baino ikuspegi sistemikoagoa eta irekiagoa hartuz. U Teoriaren eredua oinarri hartuta diseinatu genuen prozesua. Metodo hori gehiago bideratzen zen berrikuntza sustatzera, Gipuzkoako kirol-berrikuntzaren ekosistema barrutik aldatuz. Era berean, zerbitzua modu batera edo bestera erabiliko duten pertsonei zuzenduta zegoen.

Metodología Teoría U

Parte hartzen zuten eragileekin hainbat lan-saio antolatu eta dinamizatzen genituen. Saio horietako batean 14 eta 16 urte bitarteko 15 neska-mutilek hartu zuten parte. Teknologiarekin zuten harremana azaldu ziguten, gehien erabiltzen zituzten gailuak, exergame-teknologia batzuk probatu zituzten eta jardueren prototipoak diseinatu zituzten.

Exergames y prototipado de servicio deportivo

Azken zerbitzuaren diseinu lana errazteko asmoz, dekalogo bat prestatu genuen: “TEKNOLOGIAN OINARRITUTAKO KIROL ZERBITZU BAT DISEINATZEKO GAKOAK”. Dekalogo hau parte-hartzaile guztiei bideli genien.

Decálogo de claves para diseñar un servicio deportivo

Emaitzak

2023ko maiatza eta ekaina bitartean AKTIBATEK txapelketa fisiko-digitala jarri zen abian. Lehiaketa honek jarduera fisikoetarako 4 erronka eta 4 lehiaketa digital zituen.

AKTIBATEK proiektuan parte hartu zuten eragile guztien balorazioa oso positiboa izan da. Bestalde, proiektuaren ondoren, zenbait kirol-eragilek enpresa teknologikoekin lankidetzan jarraitu dute. Elkarrekin, teknologietan oinarritutako kirol zerbitzu berriak jarri dituzte martxan.