Abiapuntua Maia (Portugal) Portoko metropoli-eremuko hiri bat da.Kirol-ekipamenduen sare garrantzitsua eta adin guztietako pertsonentzako jarduera-eskaintza zabala ditu. Sare hori kudeatzeko...
Leer másHasiera / Zerbitzuak / Politikak eta Gobernantza
Politikak eta gobernantza
Politika publikoak diseinatzeko eta abian jartzeko dinamiken gaineko aholkularitza eta antolakuntza eskaintzen ditugu, bereziki jarduera fisikoa, kirola eta osasuna sustatzen dituzten arloetan.
Administrazioekin, talde politikoekin, herritarrekin eta gizarte eragileekin partaidetza tailerrak eta prozesuak antolatzen ditugu, politika publikoko agenda definitzeko.
Eragile indibidualak zein kolektiboak eta horiek politika publiko zehatzekiko dituzten helburuak zein interesak identifikatu eta kategorizatzen ditugu. Erlazioak irudikatzeko soziogramak egiten ditugu.
Lankidetzarako dinamikak, departamentu arteko lan mahaiak eta partaidetza prozesuak sortzen ditugu, politika publikoak martxan jarri eta kudeatzeko.
Transbertsalitatean, erakunde, gizarte eragile zein eragile ekonomikoen arteko lankidetzan eta herritarren partaidetzan oinarritutako tokiko gobernantzako sistema berriak diseinatu eta ezartzeko aholkularitza ematen ditugu.
- Kudeaketa publikoko sistema berrien diseinua eta ezarpena.
- Agenda publikoa diseinatzeko tailerrak
- Arazo eta eskarien identifikazioa
- Gizarte eragileak eta eragile ekonomikoak identifikatzeko soziogramak
- Departamentuen arteko lan mahaia
- Herritarren lankidetzarako partaidetza prozesuak
Proiektu erlazionatuak
Usurbilgo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa
Abiapuntua Bere Legegintzaldi Planaren barruan, Usurbilgo Udalak “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integrala” garatzeko konpromisoa hartu zuen, hainbat ikuspegi barne...
Leer másBizkaiko arrauna sustatzeko foroa
Abiapuntua Bizkaiko Foru Aldundiak estrategikotzat dauka arraunaren banku finkoko modalitate tradizionala. Hori dela eta, Kirol Zerbitzua kirol horren garapena bultzatzen...
Leer más